GARRAIOAK (5 URTEKO HAURRAK)
Blogean, IKT-ak erabilita Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrei zuzendutako Garraioen gaineko unitate didaktikoa egin nahi izan dut, batetik, garraioak euren egunerokoaren parte garrantzitsua direlako eta haiek ezagutuz euren errealitatea ezagutzen lagunduko diegulako eta, bestetik, Ikt-ek eskaintzen dizkiguten aukera mugagabeez ohartu zaitezten. Jolasa da euren ikasteko modua!! Motibagarria eta eraginkorra benetan!
2014/12/11
ZERTAN DATZA BLOG HAU?
Prezi honetan blogean bildutakoa zehazten dizuet: zergatik, zertarako eta nola egin dudan!
2014/12/10
ONGI ETORRI LAGUNAK!!
Bloga zuen gustokoa izatea espero dut!
Bertan 5 urteko haurrentzako jolasak bildu baditut ere, badira zenbait ariketa haur nagusiagoek egiteko modukoak, IKT-en aukeren berri eman nahi nizuen eta!
Bestelako gauzatxoak egiten ikasten noan neurrian haien berri emango dizuet!
2014/12/08
IPUINA: GARRAIOAK ETA BIDAIAK
Garraioen gaiarekin hasteko entzun eta ikus dezagun garraioei eta bidaiei buruzko ipuin polit bat!
Nik neuk kontatua eta muntatua!
Eta hemen uzten dizkizuet audio-ipuin gehiago entzun ahal izateko zenbait esteka!!
Sakatu eta gozatu!
Aittu
Etxegiroan
Solas egiteko ipuinak
Baleike
2014/12/06
2014/12/04
GARRAIOEN ABESTIA
Garraioak eta haiek egiten dituzten soinuak lantzeko oso aproposa iruditu zaidan abesti bat utzi dizuet gaurkoan!
Gainera, psikomotrizitatea, memoria, arreta eta beste zenbait gaitasun lantzeko baliagarria da, gainerako ariketak bezala.
2014/12/02
GURUTZEGRAMA
Hemen uzten dizuet garraioen gaineko gurutzegrama bat!
Zein garraio izkutatzen dira?
Irakurri eta bete!
Sakatu honi jolasteko!!
Zein garraio izkutatzen dira?
Irakurri eta bete!
Sakatu honi jolasteko!!
2014/11/30
2014/11/28
2014/11/26
2014/11/24
2014/11/01
GURUTZEGRAMA, HIZKI-ZOPA ETA KRIPTOGRAMA
Gaur, puzzlemaker.com webgunean egindako hainbat ariketatxo uzten dizkizuet.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)